Borrar

Azpeitia

Sabin Aranari buruz hitz egingo du Xabier Irujo historialariak datorren asteartean, Basazabalen

Naziogintza taldeak antolatutako hitzaldi zikloko bigarren saioa izango da eta iluntzeko 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da

Eli Aizpuru

azpeitia.

Viernes, 10 de enero 2025, 20:31

Naziogintza taldeak eta Azpeitiko Udalak antolatutako 'Abertzaleak' hitzaldi zikloaren bigarren hitzordua izango da datorren asteartean, urtarrilaren 14an. Bertan, Xabier Irujo historialaria (AEBko Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroaren zuzendaria) Sabin Aranari buruz mintzatuko da.

Basazabal jauregiko 3. solairuan da hitzordua, 19:00etan, eta sarrera doan da.Abertzaleak hitzaldi zikloan bost pertsonaia erreferenteren inguruan ariko dira beste hainbat aditu. Edurne Alegria itzultzaileak Aita Manuel Larramendiri buruzko hitzaldia eskaini zuen lehen hitzorduan. Bigarrena izango da datorren asteartekoa.

Ondoren, otsailaren 18an, Nerea Azurmendi kazetariak Eli Gallastegi, 'Gudari'ren figura aurkeztuko du. Martxoaren 19an, Pako Sudupe idazleak Telesforo Monzoni buruz jardungo du. Eta zikloa ixteko, apirilaren 29an Karmelo Landa historialaria eta EHUko irakasle ohiak Txillardegiri buruzko hitzaldia eskainiko du.

«Euskal abertzaletasunaren historia, tamalez, ezezaguna da gure gizarteko sektore zabal batentzat, baita beren burua aber-tzaletzat jotzen duten askoren-tzat ere. Urte luzeetan debekatu eta ezkutatu izan zaizkigu eragin handiko abertzaleen biografiak, haien ekarpenak eta lan ideologikoa, eta debeku horiek gainditu ditugunean ez gara gai izan figura horiei merezi duten ezagutza eta aitorpena emateko. Bada garaia justizia egiteko, eta gure historia garaikidearen ezinbesteko erreferentzia intelektual eta politiko batzuk ezagutarazteko», esan dute antolatzaileek.

Hurrena, emakumeak

Zikloan landutako pertsonaiak gizonezkoak dira eta horretaz ohartu dira antolatzaileak ere. «Zorionez garaiak aldatu dira eta emakumeen txertatze oso emankorra dago eta Naziogintza Taldeak etorkizuneko zikloetan antola-tzen dituen hitzaldietan seguru izango dira emakumeak», azaldu zuen Karmelo Landak aurkezpenean. Bera izango da azken hizlaria baina «bereziki interesgarri-tzat» jo du zikloa. «Ez dira pentsalari edo ekintzaile solteak, lotura dute, Kronologikoki progresio bat ikusten da –dio–. Foralismotik nazionalismora eta handik independentismora», zehaztu zuen, pertsonaia bakoitza sakonago ezagu-tzeko gonbita eginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sabin Aranari buruz hitz egingo du Xabier Irujo historialariak datorren asteartean, Basazabalen