Azpeitia
'Rockaren sorrera gogoan' ikus-entzunezkoa eta Leok'k taldearen kontzertua, biharProiekzioa eskainiko da estreinako, 20:30ean hasita eta ondoren 'Bizirik hala ere' lana aurkeztuko du musika talde zestoarrak
Eli Aizpuru
Azpeitia.
Miércoles, 29 de noviembre 2023, 21:41
Oroitzapenez eta musikaz beteko da bihar Soreasu antzokia. Izan ere, rockaren sorrera gogoan izango da bertan izen bereko ikus-entzunezkoaren emanaldiarekin. Iluntzeko 20:30ean hasiko da proiekzioa eta antola-tzaileen esanetan «berezia» izango da. Izan ere, eskualdeko rockaren lehen urteetan protagonista izan ziren eta gaur egun ahaztuta dauden taldeei aitortza egingo zaie, orduko rockaren mugimendu kulturala oroituz. Hala nola, Unai Hirukoa, Egan, Xabier Madina eta Amagar azpeitiarrak, Los Contrapuntos eta Beti Alai azkoitiarrak, Zarauzko Sombras Azules, Zestoako Leok'k edo Elgoibarko Expresión Sonora. «Ekitaldi historiko batez gozatuko dugu, gure mailan, eskala txikian, baina historikoa Urola Kostako herri batean», aurreratu dute Urola Kostako Rock Musikaren Hastapenak Gogoratuz taldeko antolatzaileek.
Publicidad
Beraz, herrialde honetako musika modernoari eta rockaren aintzindari izandakoen inguruko ikerketa egin dute dokumentalaren egileek, 1967tik 1973ra, gutxi gorabehera, ikuskizunarekin omenduz.
Ikus-entzunezkoaren ondoren, Leok'k taldearen emanaldia izango da. Duela 55 urte Zestoan eratutako rock musika taldeak iaz plazaratutako 'Bizirik hala ere' bere bosgarren albuma aurkeztuko du. Euskal rockari omenaldia izango da eta Leok'k taldeak hartuko du bere baitan lekuko-tza hori. Hori dela eta Udaleko kultura batzordeko ordezkarien eskutik oroigarri bana ere jasoko dute taldekideek agertokian bertan. Sarrerak eskuragarri daude kulturaz.eus atarian, sei euroren truke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión