Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Pumori, mendiaren alaba' filma ikusi ahal izateko bigarren saioa ipini dute gaur

21:00etan izango den estreinaldirako internet bidezko sarrerak agortu dira eta ondotik 22:30ean, beste saioa ipini du Kulturazek

Jueves, 24 de enero 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Pumori mendiaren alaba' filma eskainiko da gaur, osteguna, 21:00etan hasita, Soreasu an- tzokian. Filmaren estreinaldiak izan duen harrera ona ikusita -internet bidezko sarrera guztiak agortu dira- Kulturaz Jooperatibako kidek bigarren emanaldi bat antolatu dute. Honela, 22:30ean beste saioa bat izango da. Sarrerak www.kulturaz.eus web orrian eskuratu daitezke, eta, egunean bertan, Soreasu Antzokiko lehiatilan erosteko aukera ere izango da, 22:00etatik aurrera.

Lehen emanaldirako sarrerei dagokionez, Kulturazek aurreratu du 20:30etik aurrera 100 txartel ipiniko direla salgai Soreasuko lehiatilan.

'Pumori, mendiaren alaba' Lanak 2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu. Sarrerekin biltzen duten dirua SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.

2001. urtean Himalaiako Pumori mendiaren (Nepal) gailurrera abiatu ziren bost mendizale gazte: Beñat Arrue aizarnarra, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarra, eta Aritz Artieda etxarriarra, Javier Arkauz lakuntzarra eta Cesar Nieto iruindarra. Bidean zirela, urriaren 17an, izotz-jausi batek azpian harrapatu zituen bost euskaldunak 6.300 bat metrora zirela, eta bertan hil ziren; 22 eta 27 urte bitartean zituzten mendizaleek. Benantxio Irureta zena, Xabier Osinalde azpeitiarra, Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola zestoarrak eta Jexux Mari Errazu aizpurutxoarra ere espediziokideak ziren, baina horiek beherago zeuden, eta libratu egin ziren ezbeharretik.

Istripua gertatu eta urtebetera Nepalera joan ziren Beñat zenaren gurasoak, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue. Bi helbururekin bidaiatu zuten hara: hil ziren mendizaleei omenaldia egitea eta Beñatek bizirik zegoela atera zuen argazkian berarekin ageri den haurra aurkitzea. Haur hori da, hain zuzen ere, Suku Maya, dokumentaleko protagonistetako bat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios