Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Azpeitiko Udalak antolatu ohi dituen formakuntzasaioen baitan, ikastaro berria eskainiko du datozen egunetan. Honela, uztailaren 18tik 24ra bitartean produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela ateratzeko 25 orduko ikastaroa antolatu da. Ikastaroa egiteko asmoa dutenek izena eman dezakete. Horretarako udaletxeko 2. solairura jo behar da uztailaren 13a bitartean. Azpeitian erroldatutakoek 30 euro ordaindu beharko dute, eta besteek 37,50 euros.

Izen ematerakoan ordainketa agiria eta izen emate orria beteta entregatu beharko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos