
Azpeitia
Play-offeko partida etxean jokatuko du igandean Biele ISB-k Sant Antoni taldearen aurkaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Play-offeko partida etxean jokatuko du igandean Biele ISB-k Sant Antoni taldearen aurkaE. A.
AZPEITIA.
Martes, 22 de abril 2025, 21:00
Biele ISB-k estu galdu zuen igarotako asteburuan etxean jokatutako euskal derbia, baina igoerako play-offetarako sailkatzea lortu du, azken postuan bada ere.
Iñaki Merinoren taldeak etxean eman zion amaiera Bigarren FEB Ligako fase erregularrari, baina ezin izan zuen garaipenarekin agurtu. Zornotza ST izan zuen aurkari eta Bizkaiko taldeak puntu bakar batez hartu zuen aurrea (63-64), partida oso parekatua izan ondoren.
Lehen laurdenean indartsu hasi zen Biele ISB (16-7), baina Zornotzak apurka-apurka aldea murriztu zuen eta atsedenaldira aurretik iritsi zen partzial sendo batekin (20-28). Bigarren zatian bi taldeak neurri berean aritu ziren, erasoan ezinean baina intentsitate handiz. Hirugarren laurdena 11-11 berdindu zuten, eta azkenekoan, 16-18ko partzialarekin, garaipena eraman zuten bisitariek.
Porrotaren ondorioz, Iraurgik Mendebaldeko multzoko zortzigarren postuarekin konformatu behar izan du, igoerako fasean parte hartzeko aukera ematen duen azken postua eskuratuta. Orain, play-offetako final-zortzirenetan Ekialdeko multzoko bigarren sailkatuaren aurka neurtu beharko du indarrak: Sant Antoni izango da Iñaki Merinoren taldearen aurkaria igandean, 18:00etan hasita, jokatuko den kanporaketan.
Nahiz eta fase erregularra garaipenik gabe amaitu, Iraurgik denboraldiko helburuetako bat betetzeko aukera izango du orain: mailaz igotzea. Horretarako, lehen pausoa datorren asteburuan izango du, Azpeitian, zaleen babesarekin.
Emakumeen taldeak, berriz, garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Barakaldoren kantxan, LF Challenge Ligako euskal derbian. 64-70 nagusitu ziren Domusa Teknik ISBkoak.
Larunbat honetan, apirilak 26, 19:00etan, Azkoitiko kiroldegian dute neskek hurrengo hitzordua, Barçaren aurka. Emakumezkoen taldea fase erregularreko zazpigarren postuan dago kokatuta eta dagoeneko play-offetarako sailkatuta dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.