
Azpeitia
Piriniotara irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak ekainerakoSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Piriniotara irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak ekainerakoEli Aizpuru
Azpeitia.
Martes, 29 de abril 2025
Ekainean Pirinioetara bidaiatzeko proposamena luzatu dute Lagun Onak mendi bazkunako kideek. Bi eguneko ibilbidea izango da, «polita eta ezberdina», esan dute, guztira 40 kilometro inguruko luzera eta 2.800 metroko desnibel positiboa metatuz. Bi gailur igoko dituzte parte hartzen dutenek, aukeran: larunbatean Arriel (2.824 metro) eta igandean Musales (2.652 metro).
Ekainaren 7 eta 8ko asteburuan izango da irteera. Hori bai, eguraldi iragarpenen edo bestelako gertaeren arabera, azken orduko aldaketak egon daitezkeela aurreratu dute antolatzaileek. Larunbatean, goizeko 2:00etan abiatuko dira anbulategi aurretik autobusez, eta ibilbidea Soquesetik hasiko da. Egun horretan, Arrémoulit, Petit Arriel (eta Arriel bera, nahi duenak), Col de la Lie eta Larribete arteko ibilbidea egingo da, 18 kilometro eta 1.800 metroko igoera eginez. Etapa amaieran, Larribeteko aterpean afaldu eta bertan igaroko dute gaua. Horretarako, norberak eraman beharko du zakua edo izara eta frontala.
Igandean, aterpean gosaldu eta abiatuko dira oinez: Ciseaux bretxa zeharkatuz Ibones de Arriel-era helduko dira, eta Musales gailurra igotzeko aukera izango dute, azkenik Sallent de Gallegon amaituz. Bigarren eguneko ibilbidea 20 kilometrokoa izango da eta 1.000 metro inguruko igoera izango du.
Irteeraren prezioak autobusa, aterpeko afaria eta gosaria, eta lo-egonaldia barne hartzen ditu; gainontzeko otorduak norberaren ardura izango dira. Lagun Onak MBko bazkideek 90 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 110 euro. Izena emateko, diru sarrera egin behar da Lagun Onak MBren Rural Kutxako kontuan (ES05 3008 0152 64 5416695822), izen-abizenak kontzeptuan jarrita, eta ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbidera bidali behar da. Antolakuntzak kontuan izan beharreko bestelako informazioa ere mezuan zehaztu beharko da. Parte hartzeko federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea ezinbestekoa da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.