Azpeitia
Pilota jaialdia izango da gaur, gauean Urrestillan Sanjoanen atarianE.A.
azpeitia.
Jueves, 19 de junio 2025, 21:15
Hasi da jada Sanjoanetarako atzera kontaketa Urrestillan. Gaur, ostirala, ekainak 20, festen atariko ekitaldiak antolatu dituzte bertan. Hasteko, 19:30ean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak beren doinuekin alaituko dituzte kaleak. Ondoren pilota partidak izango dira Txikuri frontoian. 21:15ean hasiko da jaialdia. Jokin Altunak eta Julen Martijak Joseba Ezkurdiarekin eta Beñat Rezustarekin neurtuko dituzte indarrak aurrena. Jaialdiko bigarren partida, berriz, lau eta erdiko San Fermin Torneoari dagokiona izango da: Dariori aurre egin beharko dio Julen Egiguren 'Egiguren V.'a azpeitiarrak.
ETBk zuzenean emango du pilota jaialdia.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.