Picos de Europara joango dira Lagun Onak Mendi Bazkunakoak asteburuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Picos de Europara irteera egingo du asteburu honetan, uztailaren 6an eta 7an, Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbatean goizaldeko lauretan irtengo da autobusa Asturias aldera, anbulatorio aurretik.

Gaur, uztailaren 4a, osteguna, itxiko da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira. Prezioari dagokionez, bidaia, afaria, lo egitea eta igandeko gosaria sartuko dira ordaindu beharrekoetan. Irteeran parte hartu nahi duten Lagun Onak MBren bazkideek 60 euro ordaindu behar dute, langabetuek eta ikasleek 45 euro, eta gainontzekoek 70 euro.

Ohi bezala, Lagun Onak MBren webgunean eman daiteke izena.