Pentsiodunen eta Etxeraten eskaerek markatutako Saninazio bigarrena

Udaletxeko arkupetan Luis Beltzaren dantzariek harrera egin zieten Eusko Jaurlaritzako, Diputazioko eta Udaleko ordezkariei./ELI AIZPURU
Udaletxeko arkupetan Luis Beltzaren dantzariek harrera egin zieten Eusko Jaurlaritzako, Diputazioko eta Udaleko ordezkariei. / ELI AIZPURU

Herriko agintariek Eusko Jaurlaritzako eta Diputazioko ordezkariei harrera egin zieten | Horrez gainera, estrainekoz Gisatu Txapelketa, zezen txikiak, ikuskizunak edo pilota partidak izan ziren

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Saninazio bigarrena, Gipuzkoako Eguna, ospatu zen atzo. Festetako egitarauaren barruan udal agintariek Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariei harrera egiten dieten eguna. Iñigo Urkullu lehendakaria ez zen Azpeitian izan atzokoan. Hau izan da lehen aldia lehendakaria, kanpoan egon gabe, Azpeitiko ekitaldietan egon ez dena. «Utzi ezin izan duen beste konpromiso bat zuen», Jaurlaritzako iturrien arabera.

Haren ordez, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiteretako Sailburua, izan zen. Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Eusko Legebiltzarreko buru Bakartxo Tejeria, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako buru Eider Mendoza gerturatu ziren baita ere Diputazioko gainerako ordezkariekin batera. Eneko Etxeberria alkateak eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek egin zieten harrera udaletxeko arkupean. Bertan zeuden, goizean goizetik Urola kostako pentsiodunak. Bakartxo Tejeriari helarazi zioten «1.080 euroko pentsio duinen» eskaera gutuna. Hainbat herritarrek festa herrikoiak ere aldarrikatu zituzten eta 'Erreformarik gabeko euskal eskola nazionala' ren aldeko pankarta bat ere presente izan zen plazan.

Harrera ofizialari hasiera emanez, Elaia Elorza eta German Aranburu, Luis 'Beltza'-ren dantzariek aurreskua eskaini zieten, Loiolara abiatu baino lehen.

Behin han, urtero bezala, zain zeuden presoen senideen Etxerat elkarteko kideak. Aurtengoan gainera basilikako esplanadako bi aldeetan kokatuta zeuden, beste urteetan ez bezala, Arrupe Hotelaren aurrean egon izan baitira azken urteetan. Hauek ere gutuna eman zieten Tejeriari.

Berriro plazara bueltatuta, I. Gixau Txapelketa zegoen jokoan. 16 bikotek hartu zuten parte eta irabazleak Eñaut Agirregabiria eta Mikel Zaldua izan ziren. Marea Arroxako kideek Sakona Komuntzo Etxalde Ekologikoa-ko bertako produktuz osatutako otarre eder bat eman zieten irabazleei. Egunean zehar zezen txikiak, ikuskizunak edo pilota partidak izan ziren eta goizera arte jarraitu du festak. Honenbestez amaitu dira 2018ko San Inazio jaiak.

 

Fotos

Vídeos