Borrar

Azpeitia

Pantailetan, sare sozialetan eta Interneten hezitzeko ikastaroan izen-ematea zabalik

Lau orduko iraupena izango du ikastaroak eta bi egunetan banatuta, apirilaren 8an eta 15ean izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara

Eli Aizpuru

azpeitia.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:57

Guraso eskolen barruan, eta KZ Gunearekin elkarlanean, 'Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza' izeneko ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udalak. Lau orduko iraupena izango du, bi egunetan banatuta: apirilaren 8an eta 15ean izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara, KZ gunean.

Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea. Internet bidez egin daiteke, lotura honetan: https://labur.eus/5liijive KZ Gunean izango da ikastaroa, eta doakoa izango da.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 28a izango dute izena emateko azken eguna.

Bestalde, KZ Guneak eta udalak elkarlanean antolatuta, zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroan ere parte hartu dute hainbat herritarrek aste honetan zehar.

Hurrengoa, osasunari buruzkoa

Aurtengo ikasturteko azken guraso eskolek, berriz, osasunarekin izango dute lotura. DYArekin batera, lehen sorospenei buruzko teoria (apirilak 29) eta bihotz-biriken suspertzea eta kanpoko desfibrigailuaren erabilera (maiatzak 6) ikasteko aukera izango da.

Lehen sorospenei buruzko hitzaldian hainbat gai landuko dira, besteak beste, itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak edo konorte galerak. 18:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da.

Suspertze eta desfibrilagailu tailerrean, berriz, Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) teknika eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa (KDA) erabiltzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Edozein adinetako pertsonei zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa osasun formakuntzarik izatea.

Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.

Izena eman edo informazio gehiago beharrez gero, deitu 943 46 46 22ra edo sartu www.DYAgipuzkoa.com.

Elikadura

Horrez gain, aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan, Elikadura jarrera osasuntsuak hitzaldia emango du Mireia Centenok maiatzaren 21ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pantailetan, sare sozialetan eta Interneten hezitzeko ikastaroan izen-ematea zabalik