Borrar

Azpeitia

Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

E. A.

Azpeitia.

Martes, 3 de junio 2025, 20:27

Elkar-ekin taldeak elkarretaratzera deitu du, Palestinari elkartasun osoa erakusteaz gain, bat egiten du plataformal Israelen aurkako boikot kanpainarekin. Horrela, datozen egunetan eta asteetan Euskal Herrian zehar egingo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Ostiral honetan, ekainaren 6an, arra-tsaldeko 18:30ean hasita, Sanjuandegiko biribilgunean elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.

«Israel Gazan ezartzen ari den genozidio politika are eta latzagoa bihurtzen ari da asteen joan-etorrian. Helburuak lortzeko milaka gazatiar goseak jota dauzka, Rafahrako sarrerak itxita jarraitzen du eta ez dago elikagaiak bertaratzeko korridore segururik. Gainera, Israelek berak kontrolatzen ditu elikagaien banaketak, eta janaria hartzeko ilaretan zegoen jendea hiltzen ari dira soldaduak.

Pentsatzekoa da datozen asteetan eta hilabeteetan egoerak okerrera egin dezakeela, argi utzi baitute Gaza osorik okupatzeko duten asmoa. Aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa bizitzen ari dira Gazan, eta nazioarteko aktore nagusiek genozidioaren konplize izaten jarraitzen dute», diote herritarrak mobilizatzera animatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako