Azpeitia

'Ostirala iritsi da' eskainiko dute Pirritx, Marimotots, Pupu eta Lorek

E. A.

AZPEITIA.

Jueves, 16 de octubre 2025, 20:23

Soreasu antzokia kolorez, kantu eta irriz beteko da asteburu honetan. Izan ere, Pirritx, Porrotx, Pupu eta Lore pailazo ezagunak beren azken ikuskizuna eskainiko dute. Igandean, urriko 19an izango da eta emanaldi bikoitza emango dute gainera. Bata, 16:00etan, eta 18:00etan, bestea. Katxiporreta kooperatibak sortutako 'Ostirala iritsi da!!' ikuskizun berria aurkeztuko dute. Familia osoarentzat prestatutako 70 minutuko saio berezia izango da.

Publicidad

Ikuskizunaren sinopsiak dioenez, egun berezia izango da eskolan: Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta ikusle guztiak Txapas irakaslearen azken lanegunean elkartuko dira, urteetan elkarrekin ikasitakoa ospatzeko. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak eta bihurrikeriak ez dira faltako, eta, jakina, irria izango da protagonistetako bat. «Txapasekin beti da ostirala!», diote pailazoek.

Joxemari Agirretxe(Porrotx); Mertxe Rodriguez (Marimotots); Izaskun Forcada (Pupu); Joanes Echeveste (Lore) eta Oihana Sanchez (Txapas) izano dira oholtza gainean. Xabier Zabala arduratu da musikaz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera.

Bi emanaldietako sarrerak aurrez eskura daitezke. 10 euro balio du eta www.kulturaz.eus atariaren bitartez eros daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad