oritz Aizpuru (Elikaguneko kidea): «Hilabete hauetan azokako baserritarrekin harreman ona dugu»

Ioritz Aizpuru da kooperatibako bost lan-bazkideetako bat.
/X. L.
Ioritz Aizpuru da kooperatibako bost lan-bazkideetako bat. / X. L.

I

ALEX SILVA AZPEITIA.

Azken urteetan ohi baino garrantzi gehiago ematen zaio elikadurari. Azpeititik 150 kilometroko erradioan fruta, zekale, lekale, barazkiak... Aurki ditzazkegu produktu ugari eta freskoak. Euskal Herriaren elikadura burujabetasuna posible litzateke, eta kontsumitzaileak aldaketa ugari sor ditzake bere eguneroko otartxoa betetzerakoan. Gure mahaian edo platerean jartzen duguna atzetik eragin ugari ditu ekologian, gure paisaian, gure ekoizle eta langileen baldintzetan, sortzen dugun hondakin kopuruan...

Nolabait, bezeroa geroz eta boteretsuago bilaka daiteke buruarekin kontsumitzen badu. Hori garbi dute Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunea kudeatzen duten kideek. Beraien gaztetasunean ere herritarrak elikaduran eta bertako kalitatezko produktuen kontsumoan hezi nahi dituzte. Gure inguruan garaian garaiko produktu guztiak, Azokako denda berrian ditugu, Elikagunea deritzon dendan hain zuzen ere. Baina Elikagunea denda baino zerbait gehiago da, proiektu oso bat dela esan dezakegu. Proiektu hau orain bost hilabete sortu zen eta geroz eta jende gehiago erakartzen duen denda baino zerbait gehiago da. Normalean, goiz eta arratsaldez irekitzen badute ere, abuztuan soilik goizetan zabaltzen dute kudeatzaileek Ioritz Aizpuru bertako bazkideak azaltzen duenez. Atseden denbora honen ondoren, irailean berriz ere indartsu itzuliko dira, dendan duten sukaldeari etekin gehiago ateratzeko asmoz.

-Zer da Elikagunea?

-Denda bat baino haratago dagoen proiektu bat da. Elikagunea azkenean, bertako produktuen sustapena bultzatu nahi duen proiektu bat da. Proiektu honen barruan daude azken finean, bertako produktuak saltzen dituen denda bat, harategi bat eta sukalde bat. Sukaldea jaki prestatuak sukaldatzera dago bideratuta, edota, bestela, kanpora begira zerbitzuak eskaintzeko. Esaterako: herri bazkariak, lunchak, katak... eskatzen dizkiguten ekintzetarako. Zabalik gaude datorrenari. Gure filosofiarekin erantzuna eta irtenbidea ematen diogu ekitaldiei.

-Sukaldea ere baduzue. Zuen indar-gunea izan daiteke hori, ezta?

-Sukaldean gaudenean jendea begira gelditzen da; eta baita sukalderaino sartu ere askotan. Ea zer egiten ari garen, zein elikagairekin, nola... Errezetak jende askok galdetzen dizkigu, interesa pizten zaie. Azkenean, sukaldearekin nahi beste lan ez dugu egin. Orain arte, dendan saldu ahal izateko jaki prestatuak ekoitzi ditugu. Lunchak ere prestatzen ditugu edo sukaldeko ikastaro bat edo beste bat eman dugu; esaterako, Azpeitiko etorkinekin eta euskararekin lotuta. Esperientzia oso ona izan zen, gogoratzekoa. Aurrera begirako erronka hori daukagu, irailetik aurrera, sukaldeko ikastaro gehiago eskaintzea nahiko genuke. Produktu batzuen aurkezpena eta dastaketa egin izan dugu sukaldean bertan, izan ere, leku berezia da eta produktua gehiago saltzeko aukera ematen du inguruak.

-Elikadura anitza duzue: barazkiak, arraina, haragia...

-Aukera zabala dugu bai. Azkenean, bertakoa esaten dugunean produktuaren lehengaiak, Azpeitia abiapuntu hartuta, 150 kilometroko erradioan ekoiztua izan behar du. Horrela denetik aurkitu ditzakegu. Freskoan: barazkiak, frutak, arraia, haragia... besteak beste. Baina landutakoak ere badira, esnekiak, barazki eta arrai kontserbak ...

-Merkatuan bertako baserritarrak egoten dira euren produktuak saltzen. Nolakoa da haiekin elkarbizitza? Konpetentzia egiten al diezue?

-Jende askok egiten digun galdera da hori, badirudi kanpotik elkarbizitzarako zailtasunak ikusten direla. Gu astelehenetik larunbatera bertako produktuak eskaintzen gaude, eta merkatuan bertako baserritarrak egon ohi dira, beraien etxeetan sortzen dutena. Gure ustez behintzat, harremana oso ona da; elkar-indartzen garela uste dugu. Azkenean, jendearen joan-etorria handiagoa da elkarrekin eta baserritarren produktuak ere hemen aurki ditzazkegu, aukera zabaltzen dugu. Hau da, produktu bera bi saltokietan egoten dira; baina konpetentzia izan gabe, elkar-elikatzen gara.

-Nolakoa izan da herritarren harrera?

-Bost hilabete dira denda zabaldu genuenetik, hasieran bertigo apur bat ematen zigun, izan ere, langileok kooperatiba bat sortu genuen gure lanak alde batera utziz. Gure apustu pertsonala izan zen.

-Lehen hilabetea egundokoa izan zen gure espektatibak erabat gaindituz. Gure ustez, nobedadea zelako izan zen hori, baina bosgarren hilabetean goraka doan zerbait da.

-Bezeroak fidelizatzen ari gara, herritarren harrera oso ona izan da eta geroz eta bazkide gehiago ditugu. Bost hilabete igaro ondoren, harrera oso ona izan dela garbi esan dezakegu, espektatiba guztiak gaindituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos