Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azpeitia

Oriora eta Aginagara egin ohi duen urteroko egunpasa egingo du Baigerak 22an

E. A.

AZPEITIA.

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:05

Urtero egin ohi duten bezala, Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko kideek Oriora eta Aginagara egunpasa prestatu dute. Datorren maiatzaren 22an izango da txangoa eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Interesdunek maiatzaren 20ra bitartean egin ahal izango dute inskripzioa.

Maiatzaren 22an honakoa izango da aurreikusten duten egitaraua: 10:00etan San Martin egoitzaren aurrean autobusa hartuta, Orion egingo dute lehen geldialdia. Han, nahi dutenek 12:00etako meza entzuteko aukera izango dute parrokian. Bazkaria, berriz, Aginagako Errasti sagardotegian egingo dute, 14:00etan.

Egunpasa egin nahi dutenek, 40 euro ordaindu beharko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriora eta Aginagara egin ohi duen urteroko egunpasa egingo du Baigerak 22an