Borrar

Omar Urbieta entrenatzailea omendu du Izarraitz Igeri Elkarteak bere egunean

Jueves, 11 de octubre 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatu zuten pasa den asteburuan. Elkartea osasun-tsu dagoela ikusi ahal izan zen arratsaldean. Izan ere, partaidetza handia izan zen. Taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. «Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren», adierazi dute klubetik. Iluntzean, helduentzat tartea izan zen, behin haurrak erretiratuta, 100 lagun inguru bildu ziren afaltzera Ongi Etorri jatetxean. Afalostean, «momentu hunkigarriak», bizitzeko tartea izan zuten. Omar Urbietak entrenatzaile lanak uztea erabaki du eta omenaldia eskaini zieten taldeko kideek. Hasteko, Omarren igeriketako ibilbidea ikusteko aukera izan zuten bideo batean. Gero, lore sorta bat jaso zuen Maitere Arotzena eta Nerea Illarramendiren eskutik eta bukatzeko, Pablo Etxeberriak eta Oihana Goenagak aurreskua dantzatu zioten.

Talde inklusiboa

Datorren denboraldirako aldaketa batzuk ere izango dira elkartean. Honela, Izarraitz igeri elkarteak talde inklusiboa izango du aurrerantzean. Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria izango dira ordezkariak eta bakoitzak Izarraizko txanoa jaso zuen zapatuan.

Udaleko ordezkaria bertan izatea eskertu dute elkartetik eta Estitxu Elduaien kirol zinegotziari esker ona adierazteaz gain, «Azpeitiko igeriketa orain arte bezala laguntzen» jarraitzeko eskatu zioten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios