Lanak egingo dituzten lekua. UDALA

Azpeitia

Oinezkoentzako zubi berria ipiniko du Udalak Garmendin

Orain arte zegoen altzairuzko zubia kendu eta berria jarriko du haren ordez. Lanek hilabete inguru irautea aurreikusten da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 23 de enero 2025, 19:59

Azpeitiko Udalak hasi ditu Garmendiko oinezkoentzako zubia aldatzeko lanak. Zaharkituta zegoenez, kendu egingo du orain arte zegoen altzairuzko zubia, eta berria jarriko du haren ordez. Lanek hilabete inguru irautea aurreikusten da.«Lehenik eta behin, zubi zaharra kenduko dute; ondoren, zimentuak berrituko dituzte, eta zubi berria jarri. Amaitzeko, inguruko urbanizazio lanak gauzatuko dituzte», azaldu dute udaletik. Landeta Burdinlanak enpresak egingo du zubi berria.

Publicidad

Lanek irauten duten bitartean eta segurtasuna berma-tzeko, itxi egingo dute bidegorria zubiaren parean. Euskal Herria auzotik bideratuko dira oinezkoak nahiz bizikletaz doazenak. Uztaro haur eskolaren eraikinaren ondotik egongo da berriz ere bidegorrira jaisteko aukera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad