Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzuli ahal izango dira hilaren 21ean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Oilagor ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da Ollagorra elkartean hilaren 21ean, 19:30etik 20:30era bitartean. Denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea «derrigorrezkoa» da. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasa- tzeko aukera eskaini diete. Jakinarazi dute «norberak bere kabuz» ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta. Bestalde, arrantzarako federatu txartela ere hilaren 21ean bertan eskatu ahal izango da, leku eta ordu berean.