Oihana Orbegozo azpeitiarra Emakume Master Cup txapelketako finalean izango da

AZPEITIA.

Emakume Master Cup Txapelketako Promozio mailako finalean izango da Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarra. Izan ere, asteburuan, jokatu dira finalaurrekoak Amezketako Larrunarri pilotalekuan eta Oihanak finalerako txartela eskuratu du Naroa Elizalde zubiaetrrari 18 eta 13 irabazi ostean. Amaia Aldai dimoztarra izango du aurkari Orbegozok. Finala, igandean, abenduaren 9an jokatuko da Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

 

Fotos

Vídeos