Oier Ibarguren txirrindularia, garaile Muxikako San Roman Sarian

Ibarguren, Muxikako lasterketako proba amaieran. / BAQUE IDEUS BH
Ibarguren, Muxikako lasterketako proba amaieran. / BAQUE IDEUS BH

Beasain, Castelló eta Leongo lasterketekin batera, bere laugarren garaipena da aurtengo denboraldian

MIREIA GALARZAAZPEITIA.

Sasoi onean dago azpeitiarrak. Izan ere, denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen ostiralean, Muxikako (Bizkaia) 43. San Roman Sarian. Hamaika segundu lehenago iritsi zen bigarren sailkatutako Iker Ballarini (Goierriko TB-Laboral Kutxa) baino. Hirugarren postua Iñigo Elosegik (Lizarte) lortu zuen, Ibarguren baino 12 segundo geroago iritsita. Ostiralekoa 23 urte azpikoen Lehendakari sarietako hamargarren lasterketa izan zen.

Azken garaipenarekin Ibargurenek lau garaipen lortu ditu aurtengo denboraldian. Baque Ideus BH taldeko azpeitiarrak Beasaineko Loinaz Sarian dastatu zuen lehen aldiz podiumeko lehen postua. Bigarrena, aldiz, Castellóko Itzuliko bigarren etapan. Azpeitiarrak, hain zuzen ere, 09:12:01 denbora lortu zuen Onda eta Benicasim udalerrien artean jokatu zen probako helmugara iristeko.

Leongo Itzulian ere igo zen podiumera azpeitiarrak. Zehazki, elite eta 23 urte azpikoen mailan bosgarren eta azken etapan lehen postua lortu zuen Ibargurenek, atzetik zuen multzo nagusiari 11 segunduko aldea aterata. Ekainaren amaieran, gainera, Ibarguren brontzezko domina eskuratu zuen errepideko Espainiako txirrindularitza txapelketan, 23 urte azpiko mailan. Kasu horretan, urrezko domina Carmelo Urbanok lortu zuen eta zilarrezkoa Arturo Gravalosek.