Borrar

Azpeitia

Oiartzunek menpean hartu du Azpeitia final laurdenetako joanekoan

E. A.

azpeitia.

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:19

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako joanekoa jokatu zuten ostiral gauean Izarraitz pilotalekuan. Ilunpeko ordezkariek Oiartzun txapelduna hartu zuten etxean. Jakitun dira azpeitiarrak gainditu beharreko aurkarien zailtasunaz. Azkenaldian Oiartzunen esku dago Herriarteko txapela-eta. Azpeitiak 1-2 galdu zuen. Hala ere, kamporaketa zaila jarri bazaio ere, oraindiik aurrera egiteko aukera asko du herriko taldeak, izan ere, ez dago alde nabarmenik tanteoan. Azpeitiak 49 tanto osatu zituen eta Oiartzunek, 51.

Gazteen mailan irabazi zuten azpeitiarrek. Artetxek eta Sarasuak alde nabarmena atera zieten oiartzuarrei (22-7). Hor zango dute beraz, datorren asteko itzulerako partidetan aurkariak gogor hartzeko aukera. Beste bi lehiak galdu zituzten Ilunpekoek. Kadete mailan, Arsuagak eta Mendizabalek 11-22 amaitu zuten partida eta nagusietan, oiartzuarrek 16-22 menpean hartu zuten I. Egiguren-U. Egiguren bikotea. Oiartzunen jokatuko dute orain finalerdietarako txartela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzunek menpean hartu du Azpeitia final laurdenetako joanekoan