Ohorezko Erregional Mailara igotzeko txartela jokoan izango dute gaur Lagun Onakeko mutilek

Gorengoen mailako taldeak Lazkaon jokatuko du (17:30) eta irabaziz gero, Udalak harrera egingo dio

AZPEITIA.

Lagun Onakeko gizonen Gorengoen Mailako taldeak denboraldiko azken jardunaldia jokatuko du gaur Lazkaoren aurka, Arizti Handi futbol zelaian, 17:30ean hasita. Ohorezko Erregional Mailara igotzeko txartela izango dute jokoan. Mailaz igo-tzeko, behar beharrezkoa du partida irabaztea Lagun Onakek baina garaipena ez du aski izango horretarako; izan ere, Aloña Mendi eta Urola taldeen arteko neurketaren emaitzaren zain egon beharko dute. Izan ere, Sailkapeneko lehen hiru taldeek dute mailaz igotzeko aukera: Urola, Lagun Onak eta Aloña Mendi.

Mailaz igotzen bada, Udalak harrera egingo dio taldeari; 20:30 aldean izango da harrera ekitaldia, udaletxean.