Axun Esnaola: «Ez nuen inolaz ere espero sariak hainbesteko oihartzuna izaterik»

Axun Esnaola, Kiribil ekodendan, Gipuzkoako 'bitxietako' bat. / E.A.
Axun Esnaola, Kiribil ekodendan, Gipuzkoako 'bitxietako' bat. / E.A.

Kiribil ekodendak Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren '10 Bitxiak' sarietako bat eskuratu berri du

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Urtero, Gipuzkoako Bazkundeak Merkataritza enpresa sariak banatu ohi ditu. Lurralde osoko merkatariek herrialdeko hamar saltoki saritzen dituzte. Urolako merkatariek Kiribil ekodenda hautatu dute '10 bitxien' artean. Hori dela eta, errekonozimendua jaso du bertako arduradun Axun Esnaolak. Modu honetan, duela 12 urte abian jarri eta denetariko produktu ekologikoak saltzen dituen Azpeitiko denda txiki hau Gipuzkoan zehar osatu den bitxien mapan leku esanguratsuan dago jada. Bada zerbait. Herrian ere baditugu bailarako herritarrei irudia, ospea eta balore jakin batzuk eskaintzen dizkieten komertzioak.

-Zer suposatu du zuretzat '10 bitxiak' sariak?

-Egundoko errekonozimendua da niretzat. Nik uste baino oihartzun handiagoa izan du gainera, ez nuen espero.

-Zer da Kiribil ekodendan eskain-tzen duzuna?

-Jaki ekologikoak (barazkiak, frutak) nabarmentzen dira eta indar gehiena gehigarri dietetikoak dute. Hortaz aparte, bi naturopata eta dietista baten kontsultak eskaintzen dira bertan.

-Zer esan dizute bezeroek?

-Hasieran ez dute ongi ulertu zer motatako saria den. Askok erakuslehioagatik emandako sariren bat al den ere galdetu didate (aurrez ere irabazi izan du saria hau. Gainera, eskaparate esanguratsuak izan ohi ditu Kiribil dendak urteko lau urtaroetan). Baina azaldu diedanean, Urola Erdiko dendariek bozka bidez emandako errekonozimendu bat dela, zoriondu egin naute.

-Egin al diozu lekua sariari?

-Segituan gainera -dio barrezka.

-Aurrera begira, zerbait aldatuko al dizu errekonozimenduak eta hala bada, zergatik?

-Lanean jarraitzeko indarra ematen dit. Hainbeste herri eta denden artean hautatu izatea ikaragarria da niretzat. Lanean jarraitzeko gogo handiagoa ematen dit eta zerbait ondo egiten ari naizen seinale da saria.

Zer da bezeroak gehien balor-atzen duena horrelako komertzio batean?

-Ezin ditut komertzio guztiak multzo berean sartu baina nire kasuan eta ni saiatzen naizena da dendara etortzen direnean lehentasuna ditudan produktuez eta kasu bakoitzean ondoen datorkien produktuen inguruko informazioari lehentasuna ematea da, saltzearen aurretik. Hori eskertzen dute hona sartzen direnek...

-Horretarako beti prestatzen joan behar...

-Bai, hori bai. 12 urte hauetan guztietan beti ikastaroak egiten eta berritzen ari naiz. Komertzioak martxan jarraitzeko beti gauza berriak ikasi eta eskaini behar dira.

-Duela gutxi, Bertan Merkatari Elkarteak komertzio txikien garrantziaz herritarrak kontzientziatzeko kanpaina egin du. Hartu al duzu parte?

-Noski, herri bati denda eta bertako komertzioak ematen diote bizia eta herritarrei hortaz kontzientziatzeko eskatuko nieke. Askoz aberatsagoa da herritarren arteko harreman horretan erosketak egitea. Hartueman hori oso garrantzitsua da, egun on! bat... tratua asko baloratzen dut.

-Orain, aukera duzula, sarietan eskuetan, sal ezazu zeure burua. Zerk bereizten du Kiribil ekodenda?

-Ekologiko aldetik denetarik dagoen denda da Kiribil. Gaur egun, jendeak gero eta barneratuagoa du produktu ekologiakoak jan edo erabiltzearena. Gurean, zerbitzuak eskaintzeaz aparte, kosmetika, drogueria ekologikoa, daude eta dena ongi aholkatuta.

-Zein esango zenuke dela gaur egun Kiribil dendako ospe gehien duen produktua?

-Koko olioa modan dago. Jende asko etorri ohi da kokozko olioaren eske, bai. Modak izan ohi dira, eta gauza guztiek bezala, erabiltzeko aholkuak jarraitu behar dira.

 

Fotos

Vídeos