Azpeitia
'Non dago udalaren gardentasuna?' lelopean, elkarretaratzea deitu du Sañu Bizirik taldeakAsteartean, uztailaren 1ean izango da, 18:30ean hasita
E.A.
AZPEITIA.
Sábado, 28 de junio 2025, 21:23
Sañu Bizirik taldeak mobilizaziora deitu du datorren astearterako, Piaspe proiektuaren inguruko azken berriak direla-eta. Azpeitiko lursail batean aldi baterako estazio meteorologiko bat interes publikokotzat deklaratzeko eskaera argitaratu berri da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta taldearen esanetan, Azpeitiko Udalak azken hilabeteetan informazioa «ezkutatu» du proiektu horri buruz, eta horregatik, 'Non dago udalaren gardentasuna?' lelopean iragarri dute protesta.
Mobilizazioa uztailaren 1ean izango da, 18.30etan, udaletxearen aurrean. Hain zuzen ere, ordu erdi geroago egingo da uztaileko ohiko udalbatzarra, eta protesta plenoaren atarian egingo dute, udal ordezkariei gardentasun handiagoa eskatzeko eta Piaspe proiektuaren aurkako jarrera agertzeko.
Informazio ezkutatze horrek herritarren artean kezka sortu duela diote deitzaileek. Protesta deitu dutenek nabarmendu dute ingurumenarekin eta osasun publikoarekin zerikusia duten gaietan «gardentasuna» funtsezkoa dela, eta uste dute udalak ez duela bere betebeharra bete.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.