Borrar
Iazko outeleteko irudia. E.A.
Neguko outleta egingo dute merkatariek larunbatera bitartean

Azpeitia

Neguko outleta egingo dute merkatariek larunbatera bitartean

Ostegunetik hasita neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak kaleratuko dituzte beherapenekin 43 saltokitan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 19 de febrero 2025, 20:45

Bertan merkatari elkarteak herriari eta herritarrei emandako eskaintza are eta gehiago bultzatu nahi du. Udaberria badator eta herriko dendetan ari dira jada datorren denboraldiko eskaintzak prestatzen. Hori dela eta, neguan saldu ez dituzten produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera eskainiko dute dendariek egunotan. Hala, gaurtik, ostegunetik, hasi eta larunbatera bitartean (otsailak 20, 21 eta 22) herrian zehar banatutako 43 saltokitan beren produktuak aterako dituzte kalera, beherapen erakargarriekin.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta karpen laguntzaz, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da. Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, «aukera paregabeak» izango dira outletean, eta gainera, «herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu» ahal izango da.

43 saltoki

Neguko outletera gerturatzen diren herritarrek era askotariko produktuak eskuratu ahal izango dituzte. Hala nola, Bertan merkatari elkarteko hainbat kidek hartuko dute parte eskaintzan. Emakume edo gizonezkoen moda dendak ez ezik, bitxitegiak, haurrentzako moda, kirola, teknologia eta etxerako tresnak, oinetako dendak edo mer-tzeriak gehitu dira; baita albaitaritza produktuen eskaintza ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Neguko outleta egingo dute merkatariek larunbatera bitartean