'Negu honetan hotzak, inor ez' kanpaina jarri du martxan Elkar-ekin taldeak
Hori dela eta, Elkargunean eta bigarren eskuko arropa dendan egingo dute bilketa astegunetan nahiz asteburutan
ELI AIZPURU
azpeitia.
Jueves, 3 de noviembre 2022, 00:08
Elkar-ekin taldea kezkatuta agertu da, beste behin, behar gogorrean dauden herritarrekin eta batik bat neguan, hotzaren ondorioz, okerren pasatzen duten pertsonekin. «Hotza izango da datorren neguan pobreziak ekarriko duen ondorio larrienetako bat, baina hotzak ez gaitu guztiok berdin joko. Gurean asko dira etxeetan leiho kaxkarrak dituztenak, berogailua pizteko beldur direnak, eta neguaren gorrian hotzak eguneroko bizitza eta osasuna baldintzatuko dien pertsonak», esan dute taldekideek.
Publicidad
Ondorioz, egoera honetan kaltetuenak dauden pertsonekiko elkartasuna lantzea eta elkarrekiko babesa praktikan antolatzea «beharrezkoak» direla diote. Hori horrela, 'Negu honetan hotzak, inor ez' kanpaina jarri du martxan Elkar-ekinek. Kanpaina horren bidez, honako material hauek bildu nahi ditu taldeak datozen asteotan: Manta lodiak eta lo zakuak. Berokiak, prakak, jertseak, kamisetak eta oinetakoak bai gizonezkoentzat eta baita haurrentzat ere eta emakumeen kasuan, oinetakoak, batik bat.
Bildutako materiala beharrik handiena duten herritarren eta Bilbora iristen diren errefuxiatuen artean banatuko du Elkar-ekinek datozen asteotan. Material bilketa Elkargunean eta bigarren eskuko arropa dendan egingo da.
Ordutegia
Elkargunea ostiraletan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, goizeko 10:30etik 13:30era izango da zabalik. Bigarren eskuko arropa denda, berriz, asteartetan goizeko 11:00etatik 13:00etara; asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 19:30era; eta asteburuetan Elkargunearen ordutegi berean izango da erabilgarri.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión