NAGORE ARAMENDI PILOTARI AZPEITIARRA, TXAPELDUN

NAGORE ARAMENDI PILOTARI AZPEITIARRA, TXAPELDUN

Laboral Kutxa saria jokatu berri da Leketion eta bertan azpeitiar batek jantzi du txapela lau terdiko lehian. Nagore Aramendi pilotaria izan da irabazlea lehen edizio honetan. Gentzane Aldairen (Orozko) aurka neurtu zituen indarrak Nagorek. Lehia orekatua izan zen hasiera batean baina amaiera estua izan zuen partidak. Izan ere, 15 eta 16 zihoazela, Aldaik sakea huts egin eta arerioak aprobetxatu zuen aurrea hartzeko. 18 eta 15 nagusitu zen azpeitiarra (argazkian, erdian).