Borrar
Urgente Un joven de 24 años fallece ahogado en la presa de Usako, en Oñati

Azpeitia

'Musikaren begirada familian' ikastaroa eskainiko da laugarrenez

E. A.

azpeitia.

Martes, 29 de abril 2025, 20:07

Juan Antxieta musika eskolak 'Musikaren begirada familian' ikastaroa eskainiko du aurten, laugarrenez. Ikastaro formatuan musikaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek eta familiek. Musikaren begirada familian izeneko egitasmoaren bidez, 2023an jaiotako haurrak eta horien erreferentziazko helduak batu nahi dituzte sei asteazkenetan: maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an zein ekainaren 4an eta 11n.

Haurraren garapenerako ezinbestekoa den estimulazioa landuko da musikaren bitartez. Edwin Gordonen MLT metodologian oinarritutako saioak izango dira, 16:45ean hasita, musika eskolan bertan.

Saio irekia, gaur

Ikastaroaren inguruko zalantzak argitzeko eta metodologia aurrez aurre bizi ahal izateko saio irekia izango da gaur, asteazkena, 16:45ean, musika eskolan.

Ikastaroan izena eman nahiz gero, berriz, antxieta@antxieta.eus helbidera idatzi beharko da; 656 00 80 43 telefono zenbakira deitu edota musika eskolako bulegora bertara gerturatu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Musikaren begirada familian' ikastaroa eskainiko da laugarrenez