Musika zikloa eskainiko dute Musika Eskolakoek egunotan

AZPEITIA.

Gaurtik ostiralera bitartean musika emanaldiak eskainiko dituzte Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolako kideek.

Honela, gaur, asteazkena, 18:30ean hasita, izango da emanaldia. Bihar, osteguna, 19:00etan elkartuko dira Sanagustingo oholtzan musikari gazteak. Eta ostiralean, berriz, berriro izango dute saioa. Hau ere 19:00etan izango da.