Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' nobela, pantailetara

Miren Gorrotxategi. /  DV
Miren Gorrotxategi. / DV

M. G.AZPEITIA.

2016an idatzi zuen bere lehen eleberria Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarrak. Orain, hiru urte geroago, '33 ezkil' nobelan oinarritutako filma grabatuko dute, Hil Kanpaiak.

Irailean hasiko dira grabatzen, eta euskaraz izango da. Imanol Rayo izango da filmeko zuzendaria, eta Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez izango dira pelikulako aktore nagusiak. Hala ere, beste hainbat aurpegi ezagun ikusi ahal izango ditugu azpeitiarraren nobelan oinarritutako filmean, hala nola, Josean Bengoetxea, Asier Hernandez, Itsaso Arana edo Iñigo Aranburu.