Mikel Orbea bigarren Zumarraga Hiria Txirrindulari proban

Podiumean. /  LAGUN ONAK
Podiumean. / LAGUN ONAK

Atracciones Sanz-Epi taldeko txirrindularia hasieratik ihes egindako taldean sartu zen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Mikel Orbea txirrindulari azpeitiarrak bigarren postua lortu du Zumarraga Hiria txirrindulari proban. Euskal Herria Txapelketarako proba puntuagarria izanda, talderik garrantzitsuenak hartu zuten parte eta «maila handiko lehiaketa» izan zen, Lagun Onak Txirrindulari elkarteko kideen esanaetan.

Lasterketa hasieran beste hainbat lagunekin batera pelotoitik alde egin zuen Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko mutilak. Atagoiti, Gabiria, Eizaga eta Azkarateko mendateak igaro ondoren, helmuga puntua kokatuta zegoen Antiguako igoeran erabaki zen lasterketa. Lehenengo postuan Thomas Gloag (Fundación Lintxu) sartu zen, bigarren Mikel Orbea (Atracciones Sanz - Epi Kristaldegia) eta hirugarren Alex Diaz (Bellota).