Mikel Larrañaga bigarren, Donostiako Urrezko Kopan

Larrañaga, ezkerretik hasita bigarrena gainerako partehartzaileekin./IBON ERRAZU
Larrañaga, ezkerretik hasita bigarrena gainerako partehartzaileekin. / IBON ERRAZU

31 minutu eta 38 segundotan amaitu zuen azpeitiarrak Donostiako Trinitate plazan jokatutako lehia

MIREIA GALARZAAZPEITIA.

Aste Nagusia dela eta, Aizkolarien Urrezko Koparen XXXIV. edizioa izan zen ostegunean, hilak 15, 19:30ean hasita, Donostiako Trinitate plazan. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten parte hartu zuten bost aizkolariek; horietako bat izan zen Mikel Larrañaga azpeitiarra.

Proban Iker Vicente nagusitu bazen ere, lehia estua izan zen ostegunekoa. Hain zuzen ere, Vicentek 30 minutu eta 11 segundu behar izan zituen proba amaitzeko; azpeitiarrak, aldiz, 27 segundo gehiago. Amaieran nafarra nagusitu bazen ere, hainbat momentutan Larrañagak aurre hartu zion Vicenteri. Hirugarren postua iazko irabazlearentzat izan zen, Aitzol Atutxarentzat, 34 minutu eta 38 segundotan amaitu zuen proba. Laugarren eta bosgarren postuak, hurrenez hurren, Iñaki Azurmendi (37:37) eta Eneko Otañorentzat (41:06) izan ziren.

Donostiakoa ez da izan azpeitiarrak hilabete honetan parte hartu duen proba bakarra. Joan den igandean, hilak 11, Ramon Latasa zenaren oroimenezko aizkora sariaren 18. edizioa jokatu zuten Sunbillan (Nafarroa). 30 minutu eta 14 segundoko denbora lortuta, Larrañaga eta Otaño hirugarren sailkatu ziren proban.