Mikel Etxeberria eta Aida Males nagusi III. Azpeitiko Txakurkrosean

Gustura hartu zuten gaztetxoek txakurrekin korrika egiteko probatzeko aukera. /
Gustura hartu zuten gaztetxoek txakurrekin korrika egiteko probatzeko aukera.

Ray eta Tulak gidatuta, beraiek igo ziren podiumera Loiolan jokatutako 7,5 kilometroko proban

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Urtebeteko etenaren ostean, hirugarrenez jokatu zen igandean Azpeitiko Txakurkrosa, Elmubas saria. Ibilbide berriak, Loiolako inguruetan, arrakasta izan zuen. Izan ere 100 partaide izan ziren proban eta jende ugari gerturatu zen basilika aurrera krosaren inguruan sortutako festaz gozatzera.

7,5 kilometro izan zituen ibilbideak eta Mikel Etxeberriaren Ray txakurra eta Aida Malesen Tula izan ziren irabazleak. 29minutu eta 13 segundutan amaitu zuten Etxeberriak eta Rayk. Gizonezkoetan, Iñigo Zarate eta Isker txakurra (00:30:38) eta Marco Salazar eta Tito (00:30:45) helmugaratu ziren bigarren eta hirugarren postuetan. Emakumezkoetan, berriz, Malesekin batera Bakarne Almazan eta Adam txakurra(00:39:02) eta Nagore Gallastegi (00:39:08) eta Kini gidaria izan ziren lehen hiru postuetan. 100 partaide izan z iren guztira txakurrosean, hauetatik 3 azpeitiarrak eta Errioxatik edo Burgostik , besteak beste, etorri ziren korrikalariak.

Haurrak

Behin proba nagusia amaituta, haurrek ere izan zuten txakurrarekin korrika egitea zer den probatzeko aukera eta Loiolako zelaitan biraka ibili ziren. Amarokekoen eskutik txakurrren erakustaldiaz gozatu ahal izan zuten gerturatutakoek ondoren.