Merkatariak eta artisauak «pozik» Azpeitian egindako lehen Gabonetako azokan
Eguraldia lagun, herritar ugari gerturatu zen pasa den zapatuan streinakoz Azpeitian antolatutako Gabonetako azokara. Bertan merkatari elkarteko kideek eta Artiekin artisau elkartekoek bat egin zuten eta kaleari Gabon kutsua eman zieten urtea amaitzerako. Hamasei postu egokitu zituzten guztira. Besteak beste, arropa, apaingarriak, zeramikazko ontziak, bitxiak, gozoak eta gailu elektronikoak zein etxerako tresnak eskuratu ahal izan ziren.