Mendi ibilaldia eta piragua, Lagun Onaken eskaintza astebururako

AZPEITIA.

Astebururako mendi ibilaldia eta piragua uztartuko dituen eskaintza luzatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Honela, igandean, uztailak 14, goizean Elantxobe-Ogoño-Laga mendi ibilaldia egiteko eta arratsaldean piraguan ibiltzeko aukera izango dute animatzen direnek.

Anbulatorio aurrean 09:00etan autobusa hartu eta Elantxobera joango dira. Hango portua ikusi ondoren, Ogoñoko gailurreraino (252 metro) igoko dira, eta handik Lagako hondartzara jaitsi, guztira 6,5 bat kilometroko ibilaldia osatuz. Bazkaldu ondoren, 16:00ak aldera, piraguan ibiltzeko aukera edukiko du nahi duenak, Lagan.

Irteeran parte hartu nahi dutenek gaur, osteguna, dute izena emateko azken eguna (piraguatan ibili nahi dutenek aukera hori zehaztuta), ohi bezala, Lagun Onak MBren webgunean.