Borrar

Azpeitia

Martxoko ohiko udalbatzarra izango da asteartean, 19:00etan hasita

E.A.

azpeitia.

Sábado, 8 de marzo 2025, 21:33

Martxoari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean, hilaren 11n, udal hautetsiek. Udaleko areto nagusian, ohi bezala, izango da bilgunea, 19:00etan hasita. Besteak beste, Azpeitiko Udaleko lehen barne berdintasun plana (2025-2028) landuko dute udalbatzarrean.

Horrez gainera, beste hainbat gai daude zerrendatuta. Honakoak dira: Azpeitiko HAPOaren Trukutxo 31. Hirigintza Eremurako Plan Partziala behin betiko izaeraz onartzea; Zarata maparen behin betiko onarpena; Udalaren eta Ekindar Kooperatiba Elkartearen arteko hitzarmena, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko jabari publikoaren erabilera pribatiboaren kontzesioa formalizatzeko; Kultura sustatzea helburu duen Udalaren eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren arteko hitzarmenaren luzapena; Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, 2024. ekitaldirako etxez etxeko laguntza zerbitzua kudeatzeko.

Amaitzeko, alkatetzak 2025eko urtarrilean emandako ebazpenen berri emango du eta ohiko udalbatzarra denez, galdera eta erreguei tartea egingo zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxoko ohiko udalbatzarra izango da asteartean, 19:00etan hasita