Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Irabazleak Azpeitiko xake taldeko ordezkariarekin. XAKE TALDEA
Azpeitia

Markel Vesgak irabazi du Gipuzkoako partida azkarren xake txapelketa

Legazpiarrak jaso zuen zapatuan Azoka plazan jokatutako lehiaren sari nagusia beste 39 lehiakideren artean

ELI AIZPURU

Martes, 27 de septiembre 2022, 00:06

Xakea nagusitu da asteburuan herriko plazan. Izan ere, zapatu arratsaldean Gipuzkoako bakarkako xake txapelketa azkarra jokatu zuten Azoka plazan. 39 partehartzaile izan ziren bertan. Herriko ordezkariez gainera, Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako xakelariak izan ziren, hala nola, Irungo, Donostiako, Legazpiko edo Billabonako jokalariak elkartu ziren.

Publicidad

Lehiakide bakoitzak 11 partida jokatu zituen eta Markel Vesga legazpiarra izan zen nagusi, 9,5 puntu batuta. Jose Luis Guijarro billabonarra izan zen bigarren, Vesgak adina puntu lortuta, eta hirugarren, berriz, Xabier Aranzabal zumaiarra sailkatu zen. Sailkapeneko lehen azpeitiarra Aitor Priya izan zen, sei puntu lortuta, 13. postuan sailkatu zen. Haren atzetik izan ziren sailkapenean Aner Alonso, Eneko Alberdi, Jose Andres Perez, Juan Carlos Fernandez eta Miguel Angel Gomez herritarrak. Lehen emakumea, berriz, Estibalitz Apellaniz donostiarra izan zen, bost punturekin 27. postuan sailkatu zena.

Behin txapelketa honekin denboraldiari hasiera emanda, Azpeitiko xake taldea aste honetan bertan hasiko da ikastaroekin. Baigera I-eko lokalean, laugarren solairuan, jarraituko dute klaseak ematen, 18:00etan hasita. Astearte eta ostegun arratsaldetan hasiko dira ikastaroetako saioak ematen.

Ikastaroen gaineko informazio gehiago behar dutenek edota izena eman nahi dutenek Baigera I-eko laugarren solairuko lokalera jo dezakete 18:00etatik aurrera, 665 70 05 01 telefono zenbakira deitu edo urangajedrez@ gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad