Borrar
XEYE A.T.
Maratoi erdiko irabazleak, sarituak

Azpeitia

Maratoi erdiko irabazleak, sarituak

Lunes, 21 de abril 2025, 19:57

Martxoa Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiarekin amaitu zen Azpeitian. Korrikalarien festak gainera, herritar ugarik hartu zuen parte. 132 azpeitiar izan ziren guztira lehian. Lehen herritarrak 21 kilometroko proban Javier Egiguren eta Ane Alberdi izan ziren. Lortutako garaipena dela eta, antolatzaileek urtero gainsaria eman ohi diete. Hala, Egigurenek eta Alberdik Azkoitiko PB Sport kirol arropa dendaren eskutik jaso dute oroigarria. Bertan izan dira PB Sporteko ordezkari Edurne eta Xeye atletismo taldeko kide Aiora Altuna eta bi kirolari azpeitiarrei maratoi erdiko oroigarri bana eman diete.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maratoi erdiko irabazleak, sarituak