Malko taldeko kideak. KULTURAZ

Azpeitia

Malko eta Lemak taldeak entzuteko aukera izango da gaur Sanagustinen

Katapulta ekimenaren baitan, herritarrek rock doinuez gozatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera eta sarrera doan da

E.A.

AZPEITIA.

Jueves, 9 de octubre 2025, 20:25

Katapulta egitasmoaren baitan, Malko eta Lemak taldeek kontzertu bana eskainiko dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Bi emanaldiak doakoak izango dira, eta bertaratzen direnek rock doinuez gozatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera.

Publicidad

Sanagustingo oholtzara igoko direnMalko taldeko bost kideak Oñatikoak dira. 2023an sortu zuten taldea, eta ordutik hona 'Esan ez direnak' izeneko diskoa kaleratu dute. Iaz, gainera, taldeak 33. Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen.

Bestalde, Lemak taldea Antzuolako eta Bergarako hiru musikarik osatzen dute. 2019an abiatu zuten proiektua, eta ordutik bi lan plazaratu dituzte: 'Itxoiten' eta 'Hegikide'.

Katapulta Tour Gipuzkoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak sustatutako egitasmoa da, tokiko musikari eta artista berriei babesa eta ikusgarritasuna emateko. Hautatutako taldeek emanaldietan parte hartzen, prestakuntza jasotzen eta promoziorako baliabideak lortzen dituzte, beren ibilbidea sendotzeko.

Programaren izenak berak dioen bezala, Katapulta Tour Gipuzkoa katapulta edo tranpolina izan da gaur egun erreferente diren artista askorentzat.

Egitasmoak aurten bete ditu hamar urte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad