Maite Arraiza eta Urtzi Murgia nagusi Herriarteko IX. Kros Mistoan

Podiuma. Hiru lehen bikoteak udal arduradun eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako zuzendariarekin. /  E.A.
Podiuma. Hiru lehen bikoteak udal arduradun eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako zuzendariarekin. / E.A.

Barakaldotarra eta lazkaotarra izan ziren aurrenak 6,2 km-ko ibilbidean eta Vanessa Cerrajerok eta Antonio Carmonak jaso zuten lehen herritarren saria

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia bizkaitarrek jantzi zuten Azpeitiko VIII. Herriarteko Kros Mistoaren txapela pasa den urtean eta beraien esku zegoen eta jarraitzen du probaren errekorrak (22 minutu eta 21 segundo). Izan ere, hori haustera zetozen Maite Arraiza eta Urtzi Murgia, baina ezin izan zituzten lasterketako 6,2 kilometroak denbora horren azpitik egin. Hala ere, azkarrenak izan ziren eta tartea atera zieten gainerako sailkatuei. Barakaldoarrak eta lazkaotarrak 23 minutu eta hamasei segundu behar izan zituzten IX. Herriarteko KrosMistoaren txapela janzteko.

Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrak helmugaratu ziren bigarren lekuan, 24:49 denborarekin. Hirugarren postuan Ioana Osa (Ondarroa) eta Asier Astigarraga (Zarautz) sailkatu ziren, 24:52ko denborarekin. Helmugan lehen azpeitiarrak, berriz, Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (26:50) izan ziren, sailkapen nagusian zazpigarren postua eginda.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako lasterketa herriko kaleetan zehar jokatu zen. 60 bikotek zuten 6,2 kilometroko proban irteteko izena emanda eta 56k amaitu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos