Azpeitia
Maiatzaren 26an zabalduko da uztaileko eta iraileko kirol jardueretan izena emateko epea
Secciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Maiatzaren 26an zabalduko da uztaileko eta iraileko kirol jardueretan izena emateko epeaE.A.
azpeitia.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:27
Azpeitiko Udalak uda honetarako kirol jardueren egitarau berria prestatu du, haur zein helduei zuzenduta. Uztaila eta irailerako ikastaro ugari antolatu dituzte, eta horietan izena emateko epea maiatzaren 26tik 30era izango da. Izena emateko orriak igerilekuko harreran jaso daitezke.
Ikastaroak betetzen badira, zozketa egingo dute plazak banatzeko. Eta, taldeak osatu gabe geratuko balira, berriz, izen-emate epea luzatuko da eta amaitu ostean ere egin ahalko da.
Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoak antolatu dituzte. Haurrak bi taldetan banatuko dituzte: 4-6 urtekoak eta 7-13 urtekoak. Bi txanda izango dira: Lehenengoa, ekainaren 30etik uztailaren 18ra; eta bigarrena, irailaren 8tik 26ra.
Helduek ere aukera zabala izango dute kirol patronatuko eskaintzaz gozatzeko. Honela, cycling, total training, TRX, pilates, mantenu gimnasia, GAP, zumba fitness, zumba gold, total gazte eta igeriketa teknifikazioa eskainiko ditzute. Ikastaroak astean bi egunez izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, igerilekuko harrerara jo beharko da edo 943 81 41 21 telefono zenbakira deitu .
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.