Lourdesera egun bateko erromesaldia antolatu dute abuztuaren 8rako

Eliz Barrutiko Gau Gurtza taldekoek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Hogeigarrenez jarraian, Eliz Barrutiko Gau Gurtza taldeak Lourdesera egun bateko erromesaldia antolatu du. Abuztuaren 8an izango da eta hango ospakizun nagusietan parte hartu eta, iluntzeko Errosario Santuko antortxen prozesioaren ondoren, egun berean etxeratuko dira.

Aurtengo urteak, Santa Bernarditaren hiru gertakizunekin topo egiten dueneko berezitasuna du: Jaio zeneko eta bataiatu zeneko 175. urteurrena eta hil zeneko 140 urte betetzen baitira.

Bidaia, bazkaria eta afaria, eta erromes bakoitzeko eskatzen den dirulaguntza barne, 70 euroko prezioa izango du.

Izen ematea

Izena emateko, deitu honako telefono zenbakietara: Inaxio Mari Olarte (943 811 197/ 669 833 792); Agirre opari-dendan (Erdikalean) edo Belaetxen (Sanjuandegin) ere egin daiteke inskripzioa.

Urrestillan, Alejo Urangari deituta (608 054 280); Azkoitian, Aldalur autobusak (943 852 587) edota Loiola bidaiakera deituta (943 852 212 / 943 850 362).