Borrar

Azpeitia

Ligako azken partida jokatuko du Biele ISBk zapatu honetan, kiroldegian

E. A.

Azpeitia.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Biele ISBk liga erregularreko azken partida jokatuko du larunbat hobetan, etxean, Zornotzaren aurka, 20:00etan. Jada igoera kanporaketarako sailkatuta egonda, orain helburua da garaipena lortuta sailkapenean postu batzuk gora egitea. CB Prat, Godella, Lliria edo Ibiza dira balizko aurkariak.

Igoera faseko lehen kanporaketa apirilak 27an izango da, ziurrenik etxean. Taldeak azken garaipenarekin ilusioa piztu du eta orain igoera fasean lan txukun bat egitea du helburu.

Domusako neskek berriz, igandean Barakaldon jokatuko dute. Neskek ere igoera faserako txartela lortu dute eta sailkapeneko 7. postua bermatuta dute. Orain bolada onari eutsi nahi diote liga erregularreko azken aurreko neurketan.

Azken neurketa apirilaren 26an, 19:00etan Azkoitian izango da, Barcelonaren aurka, eta jendea bertaratzera gonbidatu nahi du klubak «denboraldi bikaina txalotzeko eta igoera faserako bultzada emateko». Balizko aurkariak, Azul Marino Mallorka, Unicaja Mijas edo Recolestas Zamora dira. Maiatzaren 3an, Azkoitian jokatuko da playoff-etako kanporaketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ligako azken partida jokatuko du Biele ISBk zapatu honetan, kiroldegian