Borrar
Senidetzearen alde lan egindako alkate eta udal ordezkariak. UDALA
Laurogei azpeitiar bildu ziren Hazparnen eguna pasatzeko

Laurogei azpeitiar bildu ziren Hazparnen eguna pasatzeko

Lapurdiko herriaren eta Azpeitiaren arteko senidetzearen 30. urteurrenaren harira hainbat ekitaldi antolatu zituzten bertan

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Martes, 26 de septiembre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zapatuan egun handia ospatu zuten Hazparnen. Izan ere Lapurdiko herria eta Azpeitia senidetu zireneko 30. urteurrenaren harira egun osoko ekitaldiak antolatu zituzten eta Azpeititik 80 ordezkari bertaratu ziren. Udaleko ordezkaritzaz gain, Udal Musika Bandako kideak, Kantujira taldekoak nahiz herritarrak izan ziren. Bertaratu bezain pronto harrera egin zieten hazpandarrek. Ondoren, bi herrien arteko senidetzea irudikatzeko ekitaldia burutu zuten. Hala, Azpeitiko Gernikako arbolaren kimu bat landatu zuten Hazparneko belardi batean alkate Eneko Etxeberriak, Beñat Intxauspe Hazparneko alkateak eta Daniel Camblong parezkatzearen gidaria izan zenak. Beranduago, udaletxean jarraitu zuen ekitaldiak eta Azpeitiak eta Hazparnek sinatutako hitzarmena irakurri zuten bi udalerrietako alkateek. Urte hauetan guztietan Azpeitiak izan dituen alkateak eta hainbat udal ordezkari izan ziren baita ere ospakizunetan. Bazkari batekin eta festa giroan amaitu zuten eguna.

Musika Banda, kantu jirakoak eta «parte hartu zuten guztiak» eskertu nahi ditu Azpeitiko Udalak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios