Lasao eta Zestoa arteko pasabidea egiteko lanak martxan dira

Azpeitia eta Zestoa arten oinez zein bizikletaz ibiltzeko aukera emango du lotura honek. /
Azpeitia eta Zestoa arten oinez zein bizikletaz ibiltzeko aukera emango du lotura honek.

E.A. AZPEITIA.

Hasi dira Lasaoko tren estazioaren inguruan, errepide azpitik, Azpeitia eta Zestoa artean oinez zein bizikletaz ibiltzeko egingo den lotura berriko lanak. Azpeitia Zestoa oinez zein bizikletaz lotzeko Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko hitzarmena sinatu zen 2018an. Eusko Trenbide Sareak egin du obrak esleitzeko lehiaketa publikoa eta Altuna y Uria arduratuko da lez. 62.653 euroko aurrekontua dute lanek (+ BEZ) eta hiru hilabeteko epean bukatu beharko dituzte.