Borrar
Las diez noticias de la jornada
Ibilbide motza izan dute herriartekoan Azpeitiko palistek. ILUNPE

Azpeitia

Larruzko paletako eta pala motzeko Herriartekotik kanpo gelditu da Azpeitia

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:53

Ibilbide motza izan dute Azpeitiko pilotariek larruzko paletako eta pala motzeko herriarteko txapelketan. Izan ere, lehen kanporaketa Deban galdu ostean, zaila zuten aurrera egitea eta Betharrameko pilotalekuan jokatutako lehiaren ostean, agur esan diote txapelketari.

Larruzko paletan, Mikel Sanchezek eta Telmo Garaizarrek 29-35 galdu zuten; eta pala motzean, Eneko Martijak eta Urtzi Lopetegik, 28 eta 40.

Alderantziz, azpeitiarrak sendo egin dute aurrera eskuzko Herriartekoan. Alegia izan dute aurkari final zortzirenetan eta hiru partidatatik bi irabazi dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek.

Kadete mailako partidan, 16 eta 22 gailendu ziren Ilunpeko Arsuaga eta Mendizabal pilotariak. Gazte mailako partidan, 6 eta 22 irabazi zuen Iturralde eta Artetxe bikoteak. Nagusien mailako partidan, aldiz, 22 eta 13 galdu zuen Ilunpeko I.Egiguren-U.Egiguren bikoteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larruzko paletako eta pala motzeko Herriartekotik kanpo gelditu da Azpeitia

Larruzko paletako eta pala motzeko Herriartekotik kanpo gelditu da Azpeitia