Azpeitia
Larrialdi egoeratan nola jokatu ikastaroa antolatu dute DYAk eta udalakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Larrialdi egoeratan nola jokatu ikastaroa antolatu dute DYAk eta udalakE. A.
Azpeitia.
Lunes, 21 de abril 2025, 19:57
Azpeitiko Udalak eta DYAk, elkarlanean, ikastaro bat antolatu dute, larrialdi egoeretan nola jokatu jakiteko. Bi egunetan eskainiko da: apirilaren 29an (asteartea) izango da lehenengoa, eta lehen sorospenei buruzko azalpenak emando dituzte hizlariek: itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak,...
Bigarren saioa maiatzaren 6an (asteartea) izango da, eta bihotz biriken suspertzearen teknika eta kanpoko desfibrilagailu erdi automatikoa erabiltzen erakutsiko dituzte.
Basazabal jauregian izango dira bi saioak, 18:00etatik 20:00etara. Doakoak dira, baina beharrezkoa da aurretik izena ematea. Honela, apirilaren 29rako izen-ematea: https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/hitzaldia_ss-2/ loturaren bitartez egin daiteke. Aldiz, maiatzaren 6koi ikastarorako https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/llss_azp/ loturaren bitartez egin daiteke inskripzioa.
Azpeitiko Udalak azpeitia.eus webgunearen bitartez ere ipini du inskripzioa egiteko aukera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.