Borrar

Azpeitia

Lardaxka zerbitzua sustatzeko bideo laburrak kaleratuko ditu Azpeitiko Udalak

Hiru Damatxo Ideia Faktoria izan dute bidelagun, eta Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aritu dira aktore lanetan

E. A.

AZPEITIA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26

Lardaxka Sexualitate, Genero eta Bikote Aholkularitza Zerbitzua herriratu eta zabaldu nahi du Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak. Hori dela eta, sei bideo labur egin ditu zerbitzuak eskaintzen dituen hainbat gai ardatz hartuta. Hiru Damatxo Ideia Faktoria izan dute bidelagun, eta Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aritu dira aktore lanetan. Lehen bideoa kaleratu dute jada eta honako lotura honetan ikus daiteke: https://www.youtube.com/ shorts/QcpURMxAl9I.

Zerbitzua gehiago ezagutarazi eta sexualitatearen inguruko tabuak hausten lagundu asmoz, datozen sei asteetan bideo laburrak zabalduko ditu udalak, aholkularitzan ohikoak diren gaiak modu umoretsu eta hezitzailean landuz.

Duela urte batzuetatik eskaintzen du Azpeitiko Udalak sexualitate, genero eta bikote aholkularitza (lehen Plax! izenpean, eta 2023. urtetik Lardaxka izenarekin). Sexuaren, generoaren eta harremanen inguruko ezinegonak, zalantzak eta zailtasunak argitzeko zerbitzua da. Ikuspegi zientifiko-sexologikoan oinarritutako informazioa eskaintzen du, gaur egun, oraindik, gure artean zabaltzen diren topiko, beldur eta aurreiritziei aurre egiten laguntzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lardaxka zerbitzua sustatzeko bideo laburrak kaleratuko ditu Azpeitiko Udalak