Langabezian edo lanaldi herena duten ikasleentzat ikastaroak Urolalde zentroan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Urolalde formazio zentroan ikastaroak antolatu dituzte langabezian edo lanaldiaren herena duten ikasleei zuzenduta. Biak ala biak, Urolaldek Juan XXXIIIan duen zentroan eskainiko dira. Estreinako ikastaroa 'Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan' izenburupean, 310 ordukoa izango da eta 40 orduko praktikak gehituko zaizkio. Bertan, fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa eta kontrola, fabrikazio lerro eta kalitateak edota segurtasun irizpideak landuko dira, besteak beste. Ikastaroa egin ahal izateko, batxilergo edo pareko ikasketak eskatzen dira.

Lanbideko ikastaroa da bigarrena. Bertan ingeles maila landuko da, B1 maila. 240 orduko eskola da. Lanbide askotarako gaur egun ezinbestekotzat jo ohi den maila da honakoa. Ikastaroa bukatzean B2 mailarekin jarraitzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek.

Interesatuek Lanbideko bulegoetan egin dezakete inskripzioa edo 943 157 066 telefono zenbakira deituta.