Borrar
Mugak desagertzeko eta nahasteko arriskua dago. E.A.
Azpeitia

Landa-lurren mugak digitalizatzeari ekingo dio Azpeitiko Udalak

Horretarako, bilerak egingo dira lursailen jabeekin hilaren 24an, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, bilerak egingo dira

ELI AIZPURU

.

Larunbata, 5 azaroa 2022, 00:07

Comenta

Landa-lurren mugak «zehaztu, eguneratu eta digitalizatzeko» lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak, beti ere, landa-lurren «ezagutza babesteko» asmoarekin. Hori dela eta azaroaren 24an, ostegunez, bilerak egingo dira lur-jabeekin. 11:00etan eta 18:00etan deitu ditu erakundeak bilera hauek.

Udalaren aburuz, «gero eta zailagoa gertatzen da landa eremuko lursailen mugak identifikatzea eta zehaztea». Izan ere, lursailen titularren batezbesteko adina altua da eta mugak desagertzeko edo nahasteko arriskua dago. Hori dela eta, mugak eta mugarriak GPS koordenatuekin zehaztea da asmoa.

Lanketa aurrera eramateko odea herritarren parte hartzea «ezinbestekoa» izango da. «Lanak behar bezala garatzeko, ezinbesteko baldintza da jabeen laguntza izatea eta horretarako mugakideekin lursailen mugak eta mugarriak adostu beharko dituzte».

Lan hauek burutu ondoren, plano pertsonalizatuak emango zaizkie titularrei, lursailen mugak eta gaur egun dauden mugarrien zein berrien koordenatuak zehaztuz. Gainera, zuzenak ez badira, katastroko mugak zuzenduko dira. Honela, mugetan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea da helburua eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ezartzea.

Mugatze lanak

Jabeek edo haien oinordekoek landa-jabetzak ahaztu edo ezagutzen ez badituzte, mugarriak eta mugak nahasgarriak izango dira edo, besterik gabe, desagertu egingo dira. Ondorioz, mendia ez da zaintzen, eta horrek ondorio larriak ditu landa-munduan.

Egoera horren aurrean, Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia, Turismo eta Landa Ingurunearen Sustapenerako Departamentuak diruz lagunduta, 500 partzela mugatzeko lanak hasi ditu. Lursail horiek 836Ha hartzen dituzte landa-lurzoruan. Fase honetan 1 eta 7 poligonoetako landa-lursailen inguruko lanketa egingo du eremua oso zabala delako. Udaletik adierazi dutenez, lehen bilera honetara deitutako lur-jabeei eskutitzak banatuko zaizkie aurrez.

Gainerako poligonoetako lanketak hurrengo urteetan egingo direla zehaztu du Udalak.

Azpeitiko Udalak dei egiten die landa lurren jabeei, hauek beren mugakideekin mugak adostu ditzaten, hori beharrezkoa baita lanak egiteko. Mugakideen artean adostasunik ez badago, ezin da proiektua egin. Jabeen partaidetza borondatezkoa da, eta ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo. Proiektuaren helburua da mugetan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea, eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Landa-lurren mugak digitalizatzeari ekingo dio Azpeitiko Udalak

Azpeitia: Landa-lurren mugak digitalizatzeari ekingo dio Azpeitiko Udalak