Azpeitia
Lanaren eta irudimenaren osteko sariak jaso dituzte herritarrekHiru mila euro banatu ditu guztira Azpeitiko Udalak aurtengo karnabal mozorroen lehiaketan, eta herritarren irudimenak mugak gainditu ditu
Festarako gogoz ziren Azpeitian pasa berri diren Karnabal jaietan. Behin Elegante Eguna igarota, astelehena mozorroen txanda izan zen. Gauera arte itxaron gabe atera ziren kalera herritarrak eta arratsalderako mozorroz bete ziren plaza eta inguruak.
Lan asko hartutako karrozak, irudimena gogoz astindutako mozorroak eta inoizko umorea nabarmendu ziren.
Askok Udalak antolatutako mozorro lehiaketan hartu zuten parte. Izan ere, aurtengoan sariak gehitu ditu erakundeak eta guztira 3.000 euro banatu ditu.
Honakoak izan dira aurtengo sarituak: banakako taldeetan, 'Elkanoren lur hartzeak' jaso zuen lehen saria. Oin hutsik itsasontziari tiraka ibili ostean, 200 euroko sariarekin eta lehen postuarekin geratu zen herritarra. Bigarren saria, berriz, 150 eurokoa, 'Alizia, Marabilen lurraldean' mozorroarentzat izan zen. Azkenik, hirugarren saria 'SOS Arroza' ideiak irabazi du. Valentziako jantzi tradizionalarekin, 100 euroko diru-saria eskuratu ditu herritarrak.
Taldekako sarietan karroza ikusgarriek hartu zuten parte, eta epaimahaiak ondoko erabakia hartu zuen. Lehen saria: Telefonicako telefonistentzat izan zen. 900 euro jaso zituzten Perez Arregi plazan arratsalde osoan lanean aritu zirenek. Bigarren saria ' El zazpiko' zezen zaleentzat izan zen, 750 eurorekin. 'Ijituek' taldea izan zen hirugarren, 550 eurorekin, eta laugarren saria (350 euro), 'Brexit' autobusak jaso zuen.